KA 210 My Sustainable Future


Zer da?

Erasmus K210 proiektuak 11 hilabeteko iraupena izango du (2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era) eta gure ikastetxeak Turkiako eta Poloniako ikastetxe banarekin batera parte hartuko du.

 

Mundua kaosean murgilduta dago klima aldaketaren ondorioz. Azken urteotan egindako neurketek erakusten dute klima-aldaketa eta, honen ondorioz, "berotze globala" handitzen ari direla. Egoera honek munduko herrialde guztiei eragiten hasi die.

 

Proiektu honen helburua hurrengoa da:

  • Ikasleak klima-aldaketaren, berotze globalaren prebentzioaren eta gaitasun ekologikoen inguruan sentsibilizatzea.

  • Gehiegizko ingurumen-kutsadura prebenitzea.

  • Baliabide naturalak eta kulturalak babestea.

  • Uren eta lurzoruen kutsadurak eragindako biodibertsitatearen murrizketa prebenitzea.

  • Jardunbide egokiak partekatzea nazioz gaindiko bazkideekin, garapen iraunkorra ezartzeko.

 

Horretarako, bidaia batzuk aurreikusi dira, non 5 ikasle + 2 irakasle bidaiatuko diren proiektuaren alderdi horiek lantzeko.

 

Hauek dira aurreikusitako mugikortasunak:

- Turkia (Mersin), 2022ko urtarrila.

- Irunberri. 2023ko martxoa. Gure zentroak Poloniako 7 pertsona eta Turkiako 7 pertsona hartuko ditu.

- Polonia: 2023ko apirila-maiatza.