“CreARTive Green Minds” proiektua TURKIAN

2023/05/17

Turkiako Yenice herrian izandako egonaldiarekin eman zaio amaiera urte eta erdiko “CreARTive Green Minds” jasangarritasunari buruzko Erasmus + proiektuari. 

Aste betez, Italia, Danimarka eta Turkiako partaideekin batera, “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioko” 2. mailako ikasleek, garapen jasangarriari eta aldaketa klimatikoari buruzko tailerrak eta ekitaldiak egin dituzte. Antolaketak gabeziak izan baditu ere, esperientzia guztiak dira irakaspen ikasleentzat; are gehiago, Turkia bezalako herrialde desberdin batean. Eta ohikoa denez, gure ikasleek beren aletxoa eskaini zuten, argazkietasn ikus daitekeenez.

 

Hemen bideo bat ikus dezakezue:
https://drive.google.com/file/d/1WW0leQnb5fP8SJZEe9WZhmF6Gn325fmk/view?usp=sharing