1º EASD ERASMUS EN PORTUGAL

2023/12/01

Irunberriko IPP Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntzako goi mailako lehen kurtsoko 6 ikaslek “Don’t stop the Youth” izeneko Youth Exchange Erasmus KA151 delakoan parte hartu zuten, azaroaren 22tik 28ra.

Proiektua Portugalgo Guimaraes herrian egin zen eta bertan ekintzailetza digitalari buruzko hainbat tailer eta jardueratan parte hartu zuten. Tailer horiek goizez eta arratsaldez egiten ziren.

Astean zehar egin ziren “cultural night”-etan, proiektuan parte hartzen zuten herrialdeetako (Lituania, Danimarka, Estonia, Grezia eta Portugal) ohitura eta janari tipiko batzuk ezagutzeko aukera izan zuten ere.

Horrez gain, bisita kulturalak egin ziren Guimaraesetik 25 eta 55 kilometrora dauden Portugalgo Braga eta Oporto hirietara.