BE SPORT V: FUTURA proiektua martxan da - CIP FP Lumbier IIP - Ikasnova
BE SPORT V: FUTURA proiektua martxan da - CIP FP Lumbier IIP
BE SPORT V: FUTURA proiektua martxan da
2025/10/23
FP Lumbier IIP-ko Egokitzapen Fisikoko bigarren mailako ikasleek "Be Sport V" proiektua jarri dute abian. Proiektua urritik otsailera bitartean egingo da, Gesport SL enpresarekin elkarlanean. Gesportek Eguesibarko arazo erreal bat proposatu du: nola berreskuratu kirol jarduetarako 13 eta 17 urte bitarteko gazteak.
Hilabete hauetan, ikasleek egoera aztertu beharko dute. Horretarako, irtenbide sortzaileak proposatu eta gazteen artean kirola sustatzeko ekintzak diseinatuko dituzte.
Proiektua amaitzeko, otsailaren 28an fitness-wellness ekitaldi bat egingo da. Bertan, prestakuntza prozesu honen emaitzak eta esperientziak aurkeztuko dira.
Proiektu hau aukera paregabea da ikasleentzat. Zikloan lortutako ezagutzak praktikan jartzeko balio du, ikaskuntza, berrikuntza eta komunitatearekiko konpromisoa uztartuz.


