Esan ez mendekotasunei

2025/12/15

“Esan EZ adikzioei” Erasmus+ programa hedatzeko fasea amaitu da Lumbier LH IIP-n.

Joan den abenduaren 9an, Lumbier LH IIP-n Erasmus + “Esan EZ adikzioei” programa zabaltzeko saioa burutu zen. Programa hau nazioarteko ekimen bat da, eta gazteen artean adikzio-jokabideak prebenitzea du ardatz.

Saioa Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta egon zen, eta esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, urrian programan parte hartu zuten ikastetxeko parte-hartzaileei esker.

Jarduera horrekin amaitutzat ematen da Zagreben (Kroazia) 2025eko urriaren 15etik 24ra egin zen programa honen azken fasea. Han, Lumbier LH IIP-ko hamar ikasle Europako beste hogeita hamar gazterekin egon ziren, adikzio-jokabideen prebentzioan oinarritutako jarduera eta ekintzak prestatuz eta parte hartuz.

Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu Zagreben parte hartu zuten Erasmus + programako ikasleei, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei helarazi zieten informazio guztiagatik eta baita erakutsitako konpromezu eta inplikazioagatik ere.