Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekiko sentsibilizazioa

2025/11/26

Gaurkoan, ohore handiko bisita jaso dugu Erdi mailako Ingurune Naturaleko eta Denbora Libreko gidariak zikloko 2. mailako (euskerakoak eta gaztelerakoak) eta Goi mailako Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazoa zikloko 2. mailako ikaslegoak eta irakaslegoak. Izan ere, Jon Moran eta Martina Goñi etorri dira, Nafarroako Itsuen Kirol Taldeko jokalaria (Jon) eta entrenatzailea (Martina). 

Beraiekin goalball-a ezagutu, kirol honen entrenamendu erreal bat burutu eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea bizitzeko aukera izan dugu.

Ikaskuntza, sentsibilizazio eta emozio handiko jardunaldi bat.

Eskerrik asko guztiagatik!