International Teachers Meeting

2026/11/04

Anberesko International Teachers Meeting-ean parte hartu dugu

Urriaren 12an eta 13an, CIP FP Lumbier IIP-k Anberesko (Belgika) International Teachers Meeting topaketan parte hartu zuen; Europako ikastetxeetako nazioartekotze-arduradunei zuzendutako topaketa bat, hain zuzen ere.

Bi jardunalditan zehar, erakunde-jarduerak, lankidetza-lana eta ikastetxeetarako bisitak uztartu ziren: harrera bat Udaletxean, World Café estiloko lan-mahaiak eta hiriko bisita kultural bat. Topaketak aukera eman zuen beste herrialde batzuetan mugikortasunak nola antolatzen diren ezagutzeko, praktika onak partekatzeko eta etorkizuneko Erasmus+ proiektuetarako balizko kideekin harremanak ezartzeko.

Momentu emankorrenetako bat Anberesko Merit ikastetxera egindako bisita izan zen. Bertako ikasleek, otsailero, lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduera-proiektu bat antolatzen dute. Bertatik lankidetzan aritzeko gonbidapena egin ziguten, dela job shadowing bidez, dela ikasleekin edo online moduan. Halaber, Utrechteko ROC ikastetxearen proiektuak ere ezagutu genituen; zentro horrek praktiketan eta egonaldi luzeetan dauden ikasleak hartzen ditu.

Ideia berriekin, motibazio handiagoarekin eta harreman hauek bi ikastetxeekin lankidetzan aritzeko hasiera izanen direlako itxaropenarekin bueltatu gara.