Amsterdamgo mugikortasuna - CIP FP Lumbier IIP - Ikasnova
Amsterdamgo mugikortasuna - CIP FP Lumbier IIP
Amsterdamgo mugikortasuna
2026/05/10
2026ko ekainaren 28an, 29an eta 30ean, CIP Lumbier-eko hiru irakaslek proiektu batean parte hartu zuten Amsterdam hirian. Metodologia trukerako jardunaldiak izan ziren Amsterdamgo Liburutegi enblematikoan, Grezia, Turkia, Italia eta Herbehereak-etako irakasleekin batera.
Irakasleek esperientzia aberasgarri eta inspiratzailea bizi izan dute, “Future Schools” programan parte hartuz, Erasmus egitasmoaren barruan. Jardunaldien ardatz nagusia flipped classroom metodologia lantzea izan da.
Teoria lantzeaz gain, parte-hartzaileek metodologia hori hezkuntza-etapa guztietara egokitzeko dinamika praktikoak garatu zituzten: haur hezkuntzan proiektu esanguratsuen bidez, eta bigarren hezkuntzan zein lanbide heziketan erronka konplexuen bitartez, hala nola nutrizio-kongresu baten antolaketa.
Jardunaldi hauetako alderdirik aberasgarriena, zalantzarik gabe, sortutako networking-a eta parte-hartzaileen artean eraikitako hartu-eman eta sintonia izan dira. Nazioarteko lankidetza da, dudarik gabe, etorkizuneko eskolak eraikitzeko giltzarrietako bat.
