2026/10/19

Esperientzia ahaztezina! 🌊🏊‍♂️ 

 

​Duela hilabete bat, Irunberriko CIP-eko uretako sorospeneko ikasleok egun oso berezia bizi izan genuen Hondarribiko hondartzan, Gipuzkoako @gurutzegorria -ren eskutik.

 

​Nahiz eta aste batzuk igaro diren, ezin genuen aukera hau galdu eskerrak emateko. Klasetik atera eta itsasoan zein hondartzan uretako sorospen praktikak, erreskateak eta emergentzia-kudeaketa ingurune errealean lantzea ikaskuntza ahaztezina izan da guztiontzat.

 

​Eskerrik asko Gipuzkoako Gurutze Gorriari zuen profesionaltasunagatik eta gure ikasleei hain formazio eta praktika aberasgarria eskaintzeagatik! 🙌 Horrelako esperientziek errealitatera murgiltzeko aukera bikaina eskaintzen dute.