IRUNBERRIKO XIX. RAIDA

2023/03/17

Martxoaren 1-ean, egun oskarbi baina zeropeko tenperaturarekin, Irunberriko XIX. Multikirolen Raida ospatu zen. Irunberri, Burlata, Tutera eta Elizondoko Gorputz Hezkuntzako zikloetako 5 pertsonaz osatutako 16 taldek parte hartu zuten. Goiz osoan zehar, talde bakoitzak, herri kirol, piraguismo, mendiko bizikleta, proba amerikar, kutxa dorre eta mendiko orientazioan lehiatu behar izan zuen. Proba gogor bezain ikusgarria izan zen, giroa aparta bai parte hartzaile eta bai ikusleen artean, eta sariak anitzak partaide guztientzat. Hirugarren urtez jarraian, irakaslez osatutako taldea izan zen probaren irabazle. Goiz gogoangarria, ikastetxeko sukaldaritzako ziklokoek prestatutako hamaiketakoarekin amaitu zen. 

Hemendik aurrera, oroimen gozoak gogoan, XX. Raidean jarriak ditugu buru eta asmoak.