SEI proiektua - CIP FP Lumbier IIP - Ikasnova
SEI proiektua - CIP FP Lumbier IIP
SEI proiektua
2026/04/22
Ikasturte honetan zehar, Ingurune naturaleko eta Denbora Libreko Gidaritzko ikasleek (bai gazteleraz eta bai euskaraz) jasangarritasun sozialeko proiektu bat egin dugu SEI elkartearekin. SEI, Nafarroara iritsi berri diren nerabe eta gazte migratzaileekin elkarlanean aritzen den elkartea da.
Lehen bi hiruhilekoetan zehar gutunak trukatzen aritu gara, eta larunbat honetan, apirilaren 18an, elkarri aurpegia jarri ahal izan diogu. SEIk antolatutako txapelketa batean izan zen, non futbolean, boleibolean eta saskibaloian jokatu ahal izan genuen, eta horretaz gain, jende berria ezagutu.
