Socorrismo en Hondarribia - CIP FP Lumbier IIP - Ikasnova
Socorrismo en Hondarribia - CIP FP Lumbier IIP
2026/10/19
Esperientzia ahaztezina! 
Duela hilabete bat, Irunberriko CIP-eko uretako sorospeneko ikasleok egun oso berezia bizi izan genuen Hondarribiko hondartzan, Gipuzkoako @gurutzegorria -ren eskutik.
Nahiz eta aste batzuk igaro diren, ezin genuen aukera hau galdu eskerrak emateko. Klasetik atera eta itsasoan zein hondartzan uretako sorospen praktikak, erreskateak eta emergentzia-kudeaketa ingurune errealean lantzea ikaskuntza ahaztezina izan da guztiontzat.
Eskerrik asko Gipuzkoako Gurutze Gorriari zuen profesionaltasunagatik eta gure ikasleei hain formazio eta praktika aberasgarria eskaintzeagatik!
Horrelako esperientziek errealitatera murgiltzeko aukera bikaina eskaintzen dute.
