ikasNOVA Gela - Ikasnova
ikasNOVA Gela
ikasNOVA gelak
Zer dira ikasNOVA gelak?
IkasNOVA gelek Nafarroako hezkuntza eta eskola ulertzeko moduaren aldaketaren eta eraldaketaren katalizatzaile izan nahi dute.
IkasNOVA ikasgelak ikasteko modu desberdinak eta askotarikoak esperimentatu ahal izateko leku aktiboak dira. Ikasgeletan elkarrizketaren bidez ikasten da, elkarlanean arituz eta berdintasunezko testuinguru batean partekatuz. Bertan aurkituko dugun espazioaren eta teknologiaren diseinuak gogoeta egitera gonbidatuko gaitu, bai bakarka, bai taldean, ikasitakoa eta bizitakoa ikertzera, elkarreraginera, sortzera, partekatzera eta komunikatzera, funtsezko gaitasunen garapena indartuz eta gaitasun digitalari arreta berezia eskainiz.
ikasNOVA gelen lan eremuak
Aholkularitza eta laguntza
Ikastetxean ikasNOVA gela bat sortzeko eta eskatzeko proiektua egiteko aholkularitza.
Ikastetxean ikasgela martxan jartzen laguntzea.