Zabalik dago CiberNOVA zibersegurtasun-jardunaldietan izena emateko epea

2026/10/16

 

Hezkuntza Departamentuak, ikasNOVAren bidez eta Navarra Cybersecurity Center (NavCC) zentroarekin elkarlanean, hezkuntza-komunitatean konpetentzia digitala eta teknologiaren erabilera segurua indartzeko CiberNOVA jardunaldien edizio berri bat jarri du martxan.

Ekimenak maila bakoitzera egokitutako prestakuntza-programa oso bat eskaintzen die Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide-Heziketako ikastetxeei. Bertan, funtsezko gaiak landuko dira: pribatutasuna, sareen erabilera segurua, algoritmoen eragina, adimen artifiziala eta eraso digitalak saihesteko neurriak.

Zer eskaintzen du CiberNOVA programak ikasturte honetan?

  • Ikasleentzako saioak: maila bakoitzera egokitutako hitzaldi eta tailer dinamikoak, DBHko 1. mailatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara (eskaintza malgua eta pertsonalizatua lanbide-arloaren arabera).

  • Irakasleentzako eta familientzako formakuntza: hezkuntza-komunitate osoari segurtasuna eta ongizate digitala sustatzen laguntzeko irakasleentzako saio espezifikoak eta familientzako online hitzaldiak.

Data nagusiak eta izen-ematea

  • Izena emateko epea: 2026ko azaroaren 15era arte zabalik.

  • Saioak ikastetxeetan: 2026ko abenduaren 10etik 2027ko ekainaren 18ra.

 Kontsultatu informazio guztia eta erreserbatu zure ikastetxerako saioak hemen

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: cda.ikasnova@educacion.navarra.es.