Robot Beebot


Zer da Bee-Bot?
Bee-Bot erle itxurako robot txiki bat da, norabide-gezien bidez programatzen dena. Ikasleak agindu-sekuentziak, arazoen ebazpena eta orientazio espaziala modu ludikoan lantzen hasteko aproposa da.

Zer ikasiko dugu Bee-Botekin?

  • Robot bati jarraibide argiak eta ordenatuak ematen.
  • Ibilbideak planifikatzen eta «GO» sakatu aurretik zer gertatuko den aurreikusten.
  • Akatsak antzematen (bug-ak) eta zuzentzen (arazketa).
  • Taldean lan egiten, erronkak eta joko-taulak diseinatzeko.

Bee-Bot-ekin eszenatokiak diseinatzeko baliabideak

Bee-Bot robota tresna ezin hobea da pentsamendu konputazionala ikasgelan modu ludiko eta eskuragarrian lantzen hasteko. 60 x 60 cm-ko (laukidun 15 x 15 cm-ko) alfonbra tematiko komertzialak badauden arren, norberaren beharretara egokitu daitezke.

Jarraian, ikaskuntza-egoeren, jardueren eta baliabideen bilduma bat aurkituko duzu. Zure eszenatokiak diseinatzen lagunduko dizute, eta horrela Bee-Bot-en aukera didaktikoak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituzu.